XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balzolako suge-deabruaren ipuina eta azkenean gertatu zana.

- Zein da ba hori kontu hori? -itaundu eustan Txominek urtenbideren bat barruntatuz edo.

- Nahiko luzea jatzu baina, hain ikusten zaitut egarriaz, kontatu egingo deutsut azken partea baino ez bada ere.

Ba, kontatzen danez, ha Balzolako suge-deabrua bizirik itzi gura eban artzainari urregorria emon ei eutsan deabruak, guda oste baten urrunetik airean Balzolaraino ekarriz gainera, baina ondobeharrean artzainak beretzat gorde barik, Dimako S. Pedroko Gabon gaueko mezatarako emon ei eban ha urregorri guztia.

Txomini adorea etorri jakon ipuin horren azkena entzutean eta bihotz-arindurik esan eustan:

- Geuk ere beste hainbeste egin behar dogu, Mundakako eleizara eroango doguz diruok Gabon gauetako mezetatako edo ondobideko beste menesterretarako.